2010-12-01

ZER DERITZAZU ?

Hamahiru urteko ikaslea naiz eta gelan 25 lagun gaude guztira. Gelako mahaien
antolaketa, berdin da zertarako, banakakoa da beti ; hau da, 25 mahaiak banaka
daude eta ikasle bakoitzak bere lekua du. Oso aspergarria egiten zait banaka egote
hori, prdu asko igarotzen baititut gelan, eta inorekin ezin dut hitz egin.
Irakaslearen esanetan, lana egiteko antolaketarik onena da aipatutakoa, modu
horretan lan gehiago egiteaz gainera, zarata handirik ez dugulako ateratzen.
Hala ere, nire anaiaren gelan beste era batera daude banatuta, taldeka banaturik
daude. Bera oso gustura dago, eta nik era nahiago nuke horrela egotea. Alde batetik,
egiten ez dakidan hainbat gauzatan nire kideen laguntza izango nukeelako. Bestetik,
hobeto pasako nukeela iruditzen zaidalako.
Zure ikasgelako banaketa gurea bezelakoa al da? Edo beste era baqtekoa? Zein
duzu nahiago? Zergatik? Ezagutzen al duzu edo bururatzen al zaizu beste
banaketaren bat?
Mesedez, biali erantzunak gure ikastetxera.
Beñat

NOLA KONPONDU ARAZOA?

Hamalau urteko lau lagun gara eta gutako bati egun bateko bidaia egin behar dugula
bururatu zaio. Asierri eskia izugarri atsegin zaio eta igande batean eskiatzera joatea
proposatu du.
Uxueri, beriz, igeri egitea eta hondartzako kirolak gustatzen zaizkio eta nahiago du
hondartzara joatea.
Aneri, hondartza eta eskia, biak gustatzen zaizkio, baina ez du dirurik, eta ez du
etxean eskatu nahi. Nahiago du mendira egun pasa joatea. Azkenik, Kepari berdin
zaio edonora joatea, baina trenez joan beharko luke, autobusez mareatu egiten
baita.
Gauzak horrela, oso zail gertatzen ari zaigu ados jartzea, eta zuen iritzia jakitea
gustatuko litzaiguke.
Zein iruditzen zaizue planik politena? Zer egingo zenukete zuek? Nork eman
beharko luke amore?
Kasu batean dirua da arazoa. Nola lor ote genezake laguntza? Beste batean
garraioa da eragozpena. Autobusez joatekotan, nola konpondu Kepak duen arazoa?
Mesedez, bidali erantzunak gure ikastolara.
Asier, Uxue, Ane eta Kepa

Aukeran zer duzu nahiago?

DBHko 2. mailako ikaslea naiz.
Hizkuntzako irakasle batzuek, guk egindako lanen bat zuzendu ondoren, nota (oso
ongi, ongi, gaizki…) jartzen digute. Beste batzuek, aldiz, ohartxoak edo iradokizunak
azaltzen dizkigute (hau ondo dago, beste hau osa ezazu, halakoa desegoki adierazi
duzu…).
Nik nahiago dut 10 puntutatik zenbat atera ditudan jakitea, eta kito nire lana. Oharrek
zeregina luzarazten didate eta esfortzu gehigarria eskatzen.
Nola jokatzen du zure irakasleak, notak jarriz ala oharrak emanez? Zein dira zure
ustez zuzenketaren emaitzak adierazteko modu bakoitzaren abantailak eta
eragorzpenak? Zer duzu nahiago zuk?
Idatz iezadazu nesedez ikastolara, zure iritzia jakin nahi dut eta.
Idoia

Zuk zer diozu?

Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikaslea naiz. Ikastolara nahiko gustura etortzen
banaiz eree, egunaren zatirik handiena, egun osoa ez esatearren, bertan pasatzen
dut. Baina arazoa ez da hori. Ikastolan ematen ditudan orduez gainera, oirakasleek
etxerako lanak bidaltzen dituzte, eta egun askotan lagunekin egoteko tarterik ez dut
harrapatzen. Ez horretarako bakarrik, ezta gustuko ditudan zenbait zaletasunetarako
ere: dantza, kirola, musika…
Egun bakoitzean, txandaka, iarakasle bakar batek emaqngo balizkigu lanak, tira!
Baina ez, egunero denek eta lan luzeak gainera..
Ni ez nago konforme horrekin, baina ez dakit zer egin daitekeen horrelako egoera
baten aurrean.
Zuek arazo berdina al daukazue? Ala etxerako lanik ez dizuete bidaltzen? Eta
bidalitakoan, egiten al dituzue?
Denborarik izaten al duzue zuen zaletasunetarako?
Bidali erantzuna gure ikastolara hamar egunen barruzn, une honetan gai hau lantzen
ari baikara. Eskertuko dizuet.
Xabier

2010-11-18

LURRAK BERDINDUKO NAU


LURRAK BERDINDUKO NAU

Liburu hau Joxe Zendoia Juristi buruzkoa da, beno, Jose Cendoia jarri zioten espainolak. Joxe Zendoia euskaldun bat zen, guda zibilean, baino francoren aurka eta guda bukatzean gartzelan sartu zuten. Hiltzera kondenatu zutela jakitean, gose greba bat hasi zuen, euskeraren alde eta euskaldunak aske uzteko. Espainolak Joxe hiltzen utziko dute? Euskaldunak aske utziko dituzte?

Niri liburu hau gustatu zait, alde batetik, euskaldunon historia zati bat delako, zati txarrenetako bat. Baina ez zaidana gustatu da politika ere sartzen dena, laburtuz gustatu zait “lurrak berdinduko nau” liburua.

2010-11-11

ESKUBELTZ TALDEAREN ABENTURAK

NIK IRAKURRI DUDAN LIBURUAREN IDAZLEA HANS JURGEN PRESS DEITZEN DA.

LIBURU HAU, ESKUBELTZ IZENEKO MUTIL NESKA TALDEAREN ABENTURAK DIRA.
PROTAGONISTAK FELIX, POTTOLO, KIKI ETA IDOIA DEITZEN DIRA, ETA KASO BAT ARGITU BEHAR DUTE, DROGA TRAFIKANTE BATI BILATZEN DIOTE LEKU GUZIETATIK ETAPISTAK BILATZEN HASTEN DIRA.
ZER GERTATZEN DEN GERO JAKIN NAHI BADUZU IRAKURRI LIBURUA.

LIBURU HAU ASKO GUSTATU ZAIT GALDERAK EGITEN DIZUTELAKO ZURI ETA BATZUK ZUK ARGITZEN DITUZULAKO, BAINA BESTE ALDEZ EZ ZAIT GUSTATU HIRU KASUAK BERDINTSUAK DIRELAKO.
NIRE ONDORIOZ LIBURU HAU OSO ONA DA ETA POLITA, ETA IRAKURRI NAHI BADUZUTE LIBURUTEGIAN AL DUZUE ARTU.

AURTEN ALDATUKO DA NIRE BIZITZA

Txampi ez dago bere bizitzarekin konforme, ez zaio eskola gustatzen ez zaio bere familia gustatzen eta ez dago gustura. Egun batean eskolara ez jutea erabakitzen du eta hondartzara doa. Lagun berria egiten du han, txakur bat. Mendi jarri dio izentzat. Esan bezala ez dago konforme eta horregatik hegoalderantz egiten du ihes. Lortuko ahal dute hegoaldera iristea?

Nire ikuspuntutik begiratua alde batetik, liburu ona da zaran pertsona askori gertatzen zailen gauzak direlako, baina bestetik ez zait gustatu ez daudela elkarrizketarik eta dena zehar erara dagoela, gainera oso bukaera tristea dauka.

KARMELE MARTXANTEREN HILKETA talde lana

Lana:
klikatu emen

Eskema:
klikatu emen

2010-11-09


EGIAREN JOKOA

Nora, 13 urteko neska bat da eta betidanik Sabinaren lagun mina izan da baina urte onetan Fanyrekin do eta Nora ahal egin guztiak egiten ditu bere koadrilan sartzeko baina gehienetan bizkarra ematen diote.
Bitartean Karin izeneko neska, Norarengana hurbiltzen da baina nora ez du nahi bere laguna izatea, gelako potoloena delako eta azkenean festa batera gonbidatzen diote Nora eta Karini lotsarazteko helburuarekin.
Zer gertatuko da festan? Lortuko ahal du Nora, Sabinaren koadrilan sartzen?

Niri oso ona dela iruditu zait, baina izen arraro asko duenez batzuetan nahasten zara. Denei aholkatuko nuke baina neskei gehiago protagonista neska delako eta neska baten puntutik kontatzen duelako.

LABURPEN TENTATZAILEA

LABURPEN TENTATZAILEA

Garmendia eta Fannyren sekretua


(testua)
Garmendia Fannyz maiteminduta dago eta konturatu egin da orain dela asko ez duela ikusten, Fanny desagertu egin da, Garmendia eta Amalio Fanny lana egiten duen tabernara joaten dira eta mahi batean ikusten dute karta bat dagoela, kartan ez du ezer jartzen bakarrik Italiako zigilua dauka. Garmendia eta Amalio Italiara joan behar dira Fanny bilatzera baino Ameriketatik Italiara joatea ez da erraza, orduan New york eko portura joaten dira eta hor taberna batean apostu bat egiten diote, Garmendia 5 dozena arrautz jaten baldin baditu itsasontzi batean joaten utziko diete. Garmendia apostua irabazi behar zuela uzte zuen, baino ez zen hori gertatu, orduan infiltratuak itzasontzian sartu behar dira.
Italiara ailegatuko dira? Zer egingo dute Italian? Fanny aurkituko dute?


(iritsia)
Ipuin hau asko gustatu zait, alde batetik motza delako eta bestetik interesgarria delako. Gainera ekintza asko ditu eta inoiz ez dakizu zer gertatuko den. Beraz gomendatzen dizuet liburu hau irakurtzea.


Irakasle Alu Bat


Hasierako egoera:
Institutuko lehen urtea zen beraientzat. Jende gehienaa ezagunak ziren baina beste batzuk beste ikastetzetatik etorri ziren. Denak ari ziren kexaka oporrak amaitu, eta ikasturtea hasi zirela-eta. baina pozik zeuden lehe nurtea zelako insitutuan,baina beraiek baian zaharragoak “kK umeak” bezala begiratzen zieten. Oraindik ez zekiten ze irakasle ukituko zitzaien. Beste batzuei entzun zioten irakasle alu bat zegoela, Txintxeta deitzen zioten baina errealitatean Joxean deitzen zen. Lehengo egunetan zarata eta bolak bota zeuden denak baina Txintxeta irakaslea sartu zenean broka handia botatzen hasi zen eta denak ixildu ziren. Klase normala hasi zirenean Txintxetak biologia eta beraien tutorea zena metraileta baten pare ari zen hizketan bizi- bizi gelditu ere egin gabe ikasleak arnasa hartu ezinik ia. Ikasleak kexatuz baina Txintxetak kasu egin gabe.
Arazoa:
Ikasleak klaseetan izketan zeuden eta Txintxetak garrasika 2 neskeei bota zioten kalera. Patio orduetan ikasle guztiak Janfriren gana joan ziren, kasu honetan (liburuan) Janfria da kontatzen duena. Berarengana joan ziren ordezkaria zelako. Janfri zuzendariarengana joan zen ,Patxi Zuri
Ekintzak:
Patxik, Txintxetari arrazoia ematen zion. Eta ikasleak greba egiten hasi ziren.
Zer gertatuko da? Txintxetari botako diote?
Iritzia:
Niri asko gustatu zait baina pixka bat luzea da hala ere oso ona.Alde batetik gu bezalako neska-mutilak dira eta hau guri gertatuko zaigu seguru aski. Nire kritika txarra da denbora luze batean egoten dira zer egn irakaslea botatzeko eta aspergarria da.

2010-11-08

GAZTE HIPOKONDRIAKO BATEN EGUNKARIA - AIDAN McFARLANE


LABURPEN TENTATZAILEA

Pete, bere gurasoekin, Susie eta Sally-rekin bizi da. 14 urte ditu, ez da gazte normala, hipokondria dauka baina hori ez du esan nahi bizitza normal bat izan ez ahal duen. Sexua asko interesatzen zaio eta beti dauka bere motxila osasun hiztegia. Zer gertatuko da hipokondriako bizitza batean?

IRITZIA

Liburu hau asko gustatu zait dibertigarria delako eta asko ikasten duzulako, gustatu zaidan gehiena da pertsonaia duen inuxentasuna eta gutxien gustatu zaidana da osasun hiztegia egunkarian agertzen denean.

Liburu hau oso ona da nerabeentzat baina nahi nahi duenak irakurri ahal du.

HARRY POTTER ETA SUZKO HARRIA



Laburpen tentatzailea:
Egun batean Drivet-en bizi zen familia bat eta Harry izeneko mutikoa ailegatu zen bizitzera umezurtz gelditu zelako eta bere iloba zen. Harry-ren ama eta aita mago aztiak ziren. Egun batean karta bat iritsi zen etxera eta bertan jartzen zuen Harryk Howartsera ikastera joateko baina bere osaba ez zion karta ikusten usten. Bost egun pasa ondoren Etxe osoa kartaz bete zen eta azkenean familia joan ziren etxe horretatik karta gehiago ez iristeko. Gauean sartu zen gizon altu bat eta eramaten du Harryri Howartsera baino lehen erakusten dio magia mundua. Howartsen lehenengo egunean berriei banatzen dituzte lau ekipoetan Harry, Ron, bere laguna,Hermonie,beste lagun bat, Griffindor ekipoan jartzen dituzte. Bertan Harryk lagun asko egiten ditu baina baita pertsona batzuk oso gaizki konpontzen dira berarekin.
Egun batean konturatzen dira bere eta bere bi lagunak ate misteriotsu bat dagoela eta bere barruan harri berezi bat dagoela eta horregatik dago hiru buruko txakur bat bere barruan zerbait zaintzen. Hurrengo egunean sartzen dira inbestigatzera eta... Zer gertatuko da? Pasatuko dute txakurra? Harriarekin zer egingo dute?

Iritzia:
Niri liburu hau asko gustatzen zait misteriozkoa delako eta istorioa polita delako.
Bestetik ez zait gustatu lehenengo partea bere osaba oso kaskarra delako.
Beraz, aholkatzen dizuet liburu hau irakurtzea.

"Ezekiel " Jasone Osoro



LABURPEN TENTAGARRIA

Ezekiel 14 urteko mutil bat da, eta bere ama eta arrebarekin bizi da. Ez du inoiz aita ezagutu eta bere etxean beti entzuten ari da gizonak tuntunak direla.
Ez berak ezta bere lagun hoberenak ere ez dituzte inoiz neska baten ezpainak dastatu eta egun batean apustu bat egitea erabakitzen dute, irabazlea neska bati musu bat ematen diona izango da. Nork irabaziko du apustua?

IRITZIA

Liburu hau asko gustatu zait, errealitatean gertatu ahal den istorio bat kontatzen duelako eta batez ere, beti zerbait gertatzen delako. Baina beste aldetik amaiera ez zait gustatu oso irekia usten duelako nire ustez eta protagonista narratzailea delako eta irakurketa mota hori niri ez zait asko gustatzen.

Hala ere irakurtzea gomendatzen dut, batez ere neskei.

2010-08-21

Nafarroa Oinez 2010 "Munduz mundu"

Heldu den urriaren 17an Atarrabian ospatzen den Nafarroa Oinez-en abestiaren bideoa da hauxe, benetan orijinala!