2013-09-16

NAFARROA OINEZ 2013

Tuterako Argia Ikastolak antolatua "Taupadaz bat egin" leloaz antolatzen du Tuterako Argia ikastolak 2013ko oineza. Informazioa hemen. Eta hemen duzue bideoa:

2011-09-15

NAFARROA OINEZ TAFALLAN URRIAREN 11N

Heldu den urriaren 11n Tafallan ospatuko da aurtengo Nafarroa Oinez. Badakizue, denok Tafallara! Hemen duzue egin duten abestiaren bideoa:

2010-12-01

ZER DERITZAZU ?

Hamahiru urteko ikaslea naiz eta gelan 25 lagun gaude guztira. Gelako mahaien
antolaketa, berdin da zertarako, banakakoa da beti ; hau da, 25 mahaiak banaka
daude eta ikasle bakoitzak bere lekua du. Oso aspergarria egiten zait banaka egote
hori, prdu asko igarotzen baititut gelan, eta inorekin ezin dut hitz egin.
Irakaslearen esanetan, lana egiteko antolaketarik onena da aipatutakoa, modu
horretan lan gehiago egiteaz gainera, zarata handirik ez dugulako ateratzen.
Hala ere, nire anaiaren gelan beste era batera daude banatuta, taldeka banaturik
daude. Bera oso gustura dago, eta nik era nahiago nuke horrela egotea. Alde batetik,
egiten ez dakidan hainbat gauzatan nire kideen laguntza izango nukeelako. Bestetik,
hobeto pasako nukeela iruditzen zaidalako.
Zure ikasgelako banaketa gurea bezelakoa al da? Edo beste era baqtekoa? Zein
duzu nahiago? Zergatik? Ezagutzen al duzu edo bururatzen al zaizu beste
banaketaren bat?
Mesedez, biali erantzunak gure ikastetxera.
Beñat

NOLA KONPONDU ARAZOA?

Hamalau urteko lau lagun gara eta gutako bati egun bateko bidaia egin behar dugula
bururatu zaio. Asierri eskia izugarri atsegin zaio eta igande batean eskiatzera joatea
proposatu du.
Uxueri, beriz, igeri egitea eta hondartzako kirolak gustatzen zaizkio eta nahiago du
hondartzara joatea.
Aneri, hondartza eta eskia, biak gustatzen zaizkio, baina ez du dirurik, eta ez du
etxean eskatu nahi. Nahiago du mendira egun pasa joatea. Azkenik, Kepari berdin
zaio edonora joatea, baina trenez joan beharko luke, autobusez mareatu egiten
baita.
Gauzak horrela, oso zail gertatzen ari zaigu ados jartzea, eta zuen iritzia jakitea
gustatuko litzaiguke.
Zein iruditzen zaizue planik politena? Zer egingo zenukete zuek? Nork eman
beharko luke amore?
Kasu batean dirua da arazoa. Nola lor ote genezake laguntza? Beste batean
garraioa da eragozpena. Autobusez joatekotan, nola konpondu Kepak duen arazoa?
Mesedez, bidali erantzunak gure ikastolara.
Asier, Uxue, Ane eta Kepa

Aukeran zer duzu nahiago?

DBHko 2. mailako ikaslea naiz.
Hizkuntzako irakasle batzuek, guk egindako lanen bat zuzendu ondoren, nota (oso
ongi, ongi, gaizki…) jartzen digute. Beste batzuek, aldiz, ohartxoak edo iradokizunak
azaltzen dizkigute (hau ondo dago, beste hau osa ezazu, halakoa desegoki adierazi
duzu…).
Nik nahiago dut 10 puntutatik zenbat atera ditudan jakitea, eta kito nire lana. Oharrek
zeregina luzarazten didate eta esfortzu gehigarria eskatzen.
Nola jokatzen du zure irakasleak, notak jarriz ala oharrak emanez? Zein dira zure
ustez zuzenketaren emaitzak adierazteko modu bakoitzaren abantailak eta
eragorzpenak? Zer duzu nahiago zuk?
Idatz iezadazu nesedez ikastolara, zure iritzia jakin nahi dut eta.
Idoia

Zuk zer diozu?

Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikaslea naiz. Ikastolara nahiko gustura etortzen
banaiz eree, egunaren zatirik handiena, egun osoa ez esatearren, bertan pasatzen
dut. Baina arazoa ez da hori. Ikastolan ematen ditudan orduez gainera, oirakasleek
etxerako lanak bidaltzen dituzte, eta egun askotan lagunekin egoteko tarterik ez dut
harrapatzen. Ez horretarako bakarrik, ezta gustuko ditudan zenbait zaletasunetarako
ere: dantza, kirola, musika…
Egun bakoitzean, txandaka, iarakasle bakar batek emaqngo balizkigu lanak, tira!
Baina ez, egunero denek eta lan luzeak gainera..
Ni ez nago konforme horrekin, baina ez dakit zer egin daitekeen horrelako egoera
baten aurrean.
Zuek arazo berdina al daukazue? Ala etxerako lanik ez dizuete bidaltzen? Eta
bidalitakoan, egiten al dituzue?
Denborarik izaten al duzue zuen zaletasunetarako?
Bidali erantzuna gure ikastolara hamar egunen barruzn, une honetan gai hau lantzen
ari baikara. Eskertuko dizuet.
Xabier